- Inicio
- Nortzuk gara
- Planifikazioa eta eskualdeko landa garapenerako programak
Planifikazioa eta eskualdeko landa garapenerako programak
Landa Garapenerako programak landa-ingurunearen planifikazio estrategikorako eta kudeaketa iraunkorrerako tresnak dira. 2015-2020 LGP dago indarrean, aldi berriko LGP indarrean sartu arte luzatuta.
Landa Garapenari buruzko 2022ko ekainaren 30eko 7/2022 Legeak, euskal landa-ingurunearen garapen iraunkorra zaintzea du ardatz, garapen eta kohesio ekonomiko, sozial eta lurraldetasunari dagokionez funtsezko faktore gisa. Horretarako, ezinbestekoa da nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jardueretan arreta jartzea.
Landa Garapeneko Legearen arabera, politika instituzionalek bultzatu eta babestu beharreko jarduerak programaziorako oinarrizko bi tresnaren inguruan egituratuko dira:
Lurralde garapeneko programak (LuGP). Programa hauetan, landa-eremuen garapen sozioekonomikora bideratutako politikak, helburu orokorrak, helburu sektorialak eta jarduera-ardatzak ezarriko dira.
Landa garapeneko eskualde-programak (LGEP). Programa hauetan LuGPetan adierazitako helburu orokorrak, helburu sektorialak eta lehentasunezko jarduera-ardatzak gauzatuko dira.
Zehazkiago, LGPa eskualdeko landa-ingurunea modu iraunkorrean antolatu eta kudeatzeko tresna izan behar da, honakoen bidez: inplikatutako eragile guztien inplikazioa eta konpromisoa, eskuragarri dauden baliabideen erabilera, eta eskualdearen garapen integrala hobeto bermatzera bideratutako estrategia eta ekimenen definizioa.
LGParekin honakoa lortu nahi da:
Pertsona eta erakundeen inplikazioa eta konpromisoa, beren eskualdearen garapenean parte har dezaten.
Eskualde mailako eta eskualdez gaindiko balioen sorkuntza-prozesuak erraztea.
Lankidetza-ekimenak sortzeko, bultzatzeko eta garatzeko ohiturak sortzea.
LGEen bidez, eskualdeetako landa-garapenerako estrategiak egituratzea.
Landa eremuan jarduten duten administrazioen arteko koordinazioa hobetzea, beren politikak definitu eta gauzatzeko.
Landa Garapenerako Euskal Sarea berreskuratu eta indartzea, EAE mailan Landa Garapenerako estrategiak garatu eta sortzeko.
2015-2020 epealdirako eskualdeetako LGPak, hasieratik, esfortzuak bateratzea izan dute oinarri, eta EAE mailan interes komunekoa eta lehentasunezkoa duten eremuak identifikatzeko helburua dute. Horren ondoren, eskualde bakoitzeko marko orokorra zehaztu dute, eta bertan eman zaie balioa eskualde bakoitzaren berezitasunei eta aukerei:
Ondorengo estekan 2015-2020 Mairuelegorretako LGPa eskuragarri dago:
PDF - 2015-2020 Mairuelegorretako LGPa
Kudeaketa Plana
Urtero planifikazioa eta ebaluazioa garatu ahal izateko, Kudeaketa Plana onartzen da. Bertan, urtean zehar garatu beharreko ekintzak eta lerro estrategikoak aukeratzen dira.
Kudeaketa Planak urtean zehar garatu beharreko ekintzak jasotzen ditu, Landa Garapeneko Plangintzan jasotako 2020ko BISIOA lortzeko helburuarekin.
Dokumentu honetan Gorbeia Inguruetako Landa Garapen Plana garatzeko Kudeaketa Planean jasotako ekintza eta jarduerak jasotzen dira.
Ondorengo estekan 2019ko kudeaketa Plana eskuragarri dago: