- Inicio
- Nortzuk gara
- Funtzioak eta helburuak
Funtzioak eta helburuak
Mairuelegorretako LGEko funtzioen artean, ondorengoak nabarmentzen dira:
7/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Landa-Ingurunearen Garapenari buruzkoan, jasotako helburu orokorrak eta/edo sektorialak lortzea. Horretarako:
- Bere eskumeneko lurralde-eremua dinamizatzea, pertsona eta eragile publiko eta pribatu guztiekin batera, Landa Garapeneko 7/2022 Legean modu orokorrean jasotako esparruetan, eta Eskualdeko Landa-garapenerako Programetan modu zehatzagoetan jasotako esparruetan.
- Eskualdeko hainbat sektoreren (lehenengo sektorea, industria, komertzioa, turismoa, tokiko administrazioa) parte-hartze eta lankidetza-bidea izatea, aipatutako helburuak betetzera zuzendutako programak sustatzeko, lantzeko eta exekutatzeko.
Eskualdeko Landa Garapenerako Programaren kudeaketa:
- Lanketa
- Urteroko Kudeaketa-planen bidez zehaztutako lan-lerroak zabaldu, martxan jarri eta bultzatzea.
- Lan-esparruen araberako lan-taldeei lidergoa eskaini eta laguntzea.
- Jarraipena eta eguneraketa.
Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapenerako Zuzendaritzaren laguntzak. Aholkularitza, izapidetzea eta kudeaketa (Erein eta Leader programak):
- Ekimen ekintzaileak (publikoak eta pribatuak) detektatu, bultzatu eta laguntzea.
- Bizitza-kalitatea hobetzeko proiektuetarako udalen eta administrazio batzarren proiektuak detektatu, bultzatu eta laguntzea (azpiegiturak, ekipamendu soziokulturalak, etab).
- Lerro horietatik bultzatutako proiektuen jarraipena, laguntzen exekuzioaren eta justifikazioaren etapa ezberdinetan, onuradunek hartutako konpromisoak betetzen dituztela zaintzeko.
Landa garapenerako foro ezberdinetan modu aktiboan parte hartzea:
- Arabako LGEen mahaia.
- Mendinet – Euskadiko Tokiko Ekintzarako Taldea.
- Landa Garapenerako Euskal Sarea.
- Eskualdearen landa-garapenerako estrategientzako interesgarriak diren bestelako foro espezifikoak, LGP bakoitzean jasoak. Lankidetza-proiektuetan parte-hartzea eta/edo lankidetzan jardutea (beste LGEekin, udalen artean, eskualdeen artean, eragile publiko eta pribatuen artean… etab.).
Mairuelegorretako LGEko helburuen artean, ondorengoak nabarmentzen dira
- 7/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Landa-Ingurunearen Garapenari buruzkoan jasotako helburu orokorrak eta/edo sektorialak lortzea. (erantsitako dokumentua gehitu, deskargatzeko).
- Garapen sozioekonomikoa BULTZATZEA, Gorbeia Inguruetako Eskualdeko bizi-baldintzen eta zerbitzu-hornidurarekin batera.
- Eskualdeko hainbat esparrutako (nekazaritza, industria, komertzioa, turismoa, tokiko administrazioa) PARTE HARTZE ETA LANKIDETZA BIDEAK jartzea, aipatutako helburuak betetzera zuzendutako programak sustatzeko, lantzeko eta gauzatzeko. Horretarako, azterketak, inbertsioak eta beste edozein motatako jarduera osagarriak egingo dira, lortu nahi diren helburuak garatzeko komenigarritzat jotzen badira.
- Zerbitzu publikoen garapena eta egonkortasuna BULTZATZEA, udalerrietako bizitza-kalitatea hobetzeko.
- Herritarren parte hartze aktiboa SUSTATZEA, eskualdearen garapenean laguntzeko.
- Baliabide naturalen eta paisaiaren baliabideen kontserbaziorako neurriak BULTZATZEA.