- Inicio
- Nortzuk gara
- 2020ko bisioa eta eremu estrategikoak
2020ko bisioa eta eremu estrategikoak
2020ko bisioa eta eremu estrategikoak
Bisioa, eskualde honetako landa eremuak etorkizunean, gure ustez, izan behar lukeen izaera jasotzen du. Kasu honetan, proiekzio horren denbora-muga 2020 urtean dago jarrita.
2020ko BISIOA:
Eskualde iraunkor bat nahi dugu, identitate propioduna, kohesionatua eta euskalduna, dinamismoa eta parte-hartze soziokulturala sustatuko dituena. Bertako esparru guztien garapen ekonomiko orekatu bat bultzatu nahi dugu, Gorbeia helburu turistikoaren eskaintza zabal, ondo egituratu eta koordinatua duena, eta bertako herritarren zerbitzuak eta bizitza-kalitatea bermatuko dituena.
Eremu estrategikoak: Lan-eremu zabalak dira, eta eremu horietan egingo dira, 2015-2020 programazio-aldian zehar, esfortzu nagusiak, 2020ko bisio horretara ahalik eta gehien gerturatzeko helburuarekin:
- Esparru ekonomiko guztien garapen ekonomiko arduratsua eta iraunkorra: lehenengo sektorea, industria, turismoa, zerbitzuak, ekintzailetza…
- Eskualdearen kohesioa: dinamismo soziokulturala, parte-hartze aktiboa, identitate propioaren eta euskalduntasunaren sentimendua.
- • Bizitza-kalitatea mantentzea eta hobetzea.