• Manurga

LANDA-GARAPENEKO ESKUALDEKO PROGRAMA (LGEP)

PCDR Banner_ONA

Landa-Ingurunearen Garapenaren 7/2022 Legeak politika instituzionalek bultzatu eta babestu beharreko jarduerak programaziorako oinarrizko bi tresnaren inguruan egituratuko direla ezartzen du:

· Lurralde-garapeneko programak (LGP)
· Landa-garapeneko eskualde-programak (LGEP)

LGEP-k datozen urteetarako Gorbeialdearen ikuspegi partekaturako estrategia eta ekintza-ildo giltzarriak egituratzeko tresna izan nahi du. Hori dela eta, funtsezkoa da plana egitean eragile, ikuspegi eta eskualdeko behar potentzial eta blokeatzaileen identifikazio bateratua barne hartzea.

2025-2030 Landa Garapenerako Eskualdeko Programa (LGP) definitzeko prozesuan murgilduko gara. Programa honek epealdi honetarako ardatz estrategikoak eta jarduera-ildoak ezarriko ditu, garapen ekonomikoa indartzeko eta gure eskualdeko bizi-kalitatea hobetzeko. Hau, lurraldea osatzen dugun entitateen arteko lankidetzaren bitartez gauzatu nahi dugu.

Lagun gaitzazu Gorbeialdeko erronkei eta aukerei buruz hausnartzen, zure ahotsa beharrezkoa da!

PCDR_Inkesta Banner
(*) Datozen egunetan esteka eskuragarri

Kontsulta-dokumentuak:
· Landa-Ingurunearen Garapenaren 7/2022 Legea