LANDA-GARAPENEKO ESKUALDEKO PROGRAMA: INKESTA
Mairuelegorreta Landa Garapeneko Elkartetik, Gorbeialdeko "Landa Garapeneko Eskualdeko Programa" egiteko prozesuari hasiera ematen diogu, eta zure ezagutza eta esperientzia izatea gustatuko litzaiguke, LGEPa egiteko prozesuan lagungarri izango den INKESTA betez.
Landa Garapeneko 7/2022 Legearen arabera, Eusko Jaurlaritzak, Hazi eta 18 Landa Garapeneko Elkarteen (LGE) bidez Lurralde Garapeneko Plana (LGP) definitzeko lana egin du. Plan honek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskualde bakoitzaren garapenerako 41 ardatz estrategiko jasotzen ditu, legeak ezarritako helburu estrategikoak lortzeko bidean.
Hurrengo urratsa 2025-2030 aldian aplikatuko den Eskualdeko Landa Garapeneko Programa (LGEP) definitzeko prozesua izango da. Programa honek eskualdeko ardatz estrategikoak eta ekintza-lerroak zehaztuko ditu eta eskualdea osatzen dugun entitate ezberdinen arteko elkarlanari esker gauzatuko da, gure eskualdeko garapen ekonomikoa sendotu eta bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Honetarako, prozesu parte-hartzaile bat garatuko dugu, gure eskualdeko egungo beharrak, aukerak eta oztopoak identifikatzen laguntzeko. Hortik abiatuta, etorkizunerako nahi dugun ikuspegia guztion artean diseinatu ahal izango dugu.
Zure ahotsa beharrezkoa da. Horregatik, inkesta bete dezakezu LGEP egiteko prozesuan laguntzeko.
Inkesta hau betetzeko gonbidatzen zaitugu, abenduaren 10a arte irekita egongo da.