• Manurga

GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI -Koralak- 2026

GORBEIALDEA musikaz blai_KARTELA2026

Gorbeialdea musikaz betetzen da GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI -Koralak- 2026 musika topaketarekin!

Gorbeialdea Musikaz Blai ekimena MAIRUELEGORRETA LGEk sustatzen du, musika eskolekin, abesbatzekin eta Kuadrillako udalerrietako hainbat eragileren parte-hartzearekin batera. 2019an sortu zen, musikaren bidez Gorbeialdeko eskualde-kohesioa indartzeko helburuarekin. Izan ere, musika pertsonak elkartzeko, elkar ezagutza sustatzeko eta eskualdeko musika arloan jarduten duten erakunde eta kolektiboen arteko loturak sendotzeko gai den hizkuntza unibertsaltzat ulertzen da.

Aurten seigarren edizioa egingo da Ibarran (Aramaio) maiatzaren 31n, 10:30etik 15:00etara. ABESBATZAK izango dira protagonista, lehenik San Martin elizan abestuko dute eta ondoren emanaldiak Ibarrako (Aramaio) kaleetara eramango dituzte kalejira baten bitartez.

Programa osoa hemen ikus dezakezu. Ondorengo estekan koralen emanaldien ordena deskargatu dezakezu.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!