• Manurga

GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI -Koralak- 2024 eskerrik asko!

20240716_Imagen GMB24_2

Joan den ekainaren 16an Gorbeialdea Musikaz Blai ekimenaren edizio berri bat ospatu genuen Murgian, ADR MAIRUELEGORRETAk Kuadrillako musika eskolekin eta hainbat eragilerekin batera antolatutako ekitaldia. Gorbeialdeko eskualde-kohesioa sustatzea du helburu, kontutan hartuta MUSIKA kohesio-elementua dela musikaren esparruan lan egiten duten eskualdeko pertsonen eta erakundeen arteko harremanetarako. Laugarren edizio honek abesbatzak izan zituen ardatz, eta Murgiako hainbat tokitan aritu ziren.

Jardunaldia arrakastatsua izan zen, parte-hartzaileen eta publiko orokorraren artean 250 pertsona baino gehiago bertaratu baitziren.

Hemen ikus ditzakezu eguneko irudiak.

Eskerrik asko ekitaldian parte hartu zutenei eta antolatzen lagundu zuten persona guztiei!

ZORIONAK!