GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI 2025 mila esker!

Pasa den ekainaren 1ean, Gorbeialdea Musikaz Blai ekimenaren edizio berri bat ospatu genuen Ondategin (Zigoitia), MAIRUELEGORRETA LGEak Gorbeialdeko Kuadrillako musika eskolekin eta hainbat eragilerekin batera antolatutako ekitaldia. Ekitaldiaren helburua Gorbeialdeko eskualde-kohesioa sustatzea da, musika kohesio-elementua dela kontuan hartuta, musikaren arloan lan egiten duten eskualdeko pertsona eta erakundeen arteko harremanak sendotzeko.
Bosgarren edizio hau musika eskolei zuzenduta egon zen. Lehenik Zigoitiko Gizarte eta Kultur zentroan aritu ziren musikariak eta ondoren kalejira egin zuten Ondategi eta Gopegiko kaleetan zehar.
Jardunaldia arrakastatsua izan zen, 250 pertsona inguru bertaratu baitziren, parte-hartzaileen eta publiko orokorraren artean.
Eskerrik asko parte hartuz eta lagunduz ekitaldia posible egin zuten guztiei!
ZORIONAK!