EUSKADIKO LANDA EMAKUMEEN BEGIRADA

Txosten digital eta inprimatu batek Euskadiko emakume ekintzaileen 21 proiektu ikusarazten ditu landa-ingurunean

Euskadiko Landa Garapen Elkarteen Federazioak, MENEKOk, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, landa-inguruneko emakume ekintzaileen 21 erreportaje biltzen dituen txostena argitaratu du. Proiektu honen helburua azken urteetan Euskadiko landa-inguruneetan ekintzailetza-proiektuak abian jarri dituzten emakumeak ezagutzera ematea izan da, lehen sektorekoak zein bestelakoak.

“Landa Emakumeen begirada” txostenak Arabako 7 emakumeren, Bizkaiko 7 emakumeren eta Gipuzkoako 7 emakumeren lan-proiektuen bilduma da, non eskualde guztiak emakumeen testigantzen bidez ordezkatuta dauden. Emakume hauek beren eremuan izandako ibilbideagatik eta esperientziagatik nabarmendu dira. 21 emakume protagonistek beren historia eta, batez ere, beren ekintzailetza landa-inguruneetan bizitzeko borroka erakusten dute, ekiteko prozesuan dauden beste emakume askorentzat erreferentzia gisa izateko orain arte oso maskulinizatuta egon den mundu honetan.

"Landa Emakumeen begirada" erakusketak aniztasuna genero-ikuspegitik ikusarazi nahi du, landa-ingurune batean presentzia izateko eraikitzen eta lan egiten ari direnei ahotsa emanez.

Ezagutu landa emakumeen begirada HEMEN.

Gora landa emakumeak!