“TIERRA DE OPORTUNIDADES” – SARI BANAKETA
ARABALANDA Federazioak, Arabako Landa Garapeneko 6 Elkarteen federazioak, eta CaixaBankek, "Tierra de Oportunidades" programaren sariak banatu ditugu.
Ekitaldia Zurbaoko "Mi castillo de Arena" jauregian egin da, eta programarako hautagaitza aurkeztu zuten 15 ekintzaileez gain, Arabako ekintzailetzan erreferente diren hainbat eragile ere bertaratu ziren.
Lehendakaritzek eta teknikariek ordezkatu zituzten 6 LGEak, eta Jone Miren Fernández Landa (Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria) eta Laura Perez Borinaga (Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekako zuzendaria) ere bertaratu ziren, baita Arabako Negozio Arloko Alfonso Alonso eta Aguraingo Caixabankeko zuzendaria den Jorge Pérez ere.
Hauek izan dira saritutako proiektuak:
Ingoin Koop. Elk. Txikia, partaidetza estrategikoa diseinatzeko enpresa, Barrion (Gaubea)
Yurema Busteros, fisioterapia eta ekinoterapia enpresa, en Arraia-Maeztun (Arabako Mendialdea)
Lautadan Bertan S.Coop, hegaztiak hiltzeko proiektu berritzailea, ekoizle txikiei zerbitzua ematen diena, Okiturri – Durruman (Arabako Lautada)
Lamia Biocosmetica, edertasun-produktuak eta elaborazio-tailerra, Manurgan (Gorbeialdea)
Entrerrecetas, bertako produktuen erabilera eta kontsumoa sustatzen duen janari prestatuen negozioa, Guardian (Arabako Errioxa)
Sustraiak, fisioterapia-klinika eta osasun-zerbitzuak, Artziniegan (Zabaia)
ARABALANDAk horrelako sariek Arabako ekintzaileei ematen dien bultzadarekin sinetsita, datorren 2025erako deialdi berri bat egin nahi du.
Hemen sari banaketaren irudiak ikus ditzakezu.